Itsasondo
Helmuga turistikoak
Herriak
Landa herri txiki bat da, bi auzotan banatuta dagoena. Meatzaritza sektoreak garrantzi handia izan du orain gutxira arte. Oria ibaia eta Murumendi mendia ditu inguruan, eta horiek paraje berdea eta naturala eskaintzen diote. Inguruko paisaiari erreparatuz gero, arbelez betetako gune asko ikusiko ditugu.
Izan ere, mineral horixe zen herriko jarduera ekonomiko nagusiaren ardatza antzina, eta oraindik aztarna ugari geratzen dira zenbait etxeren teilatuetan, harrobietan eta galerietan. Herri eder honek Erdi Aroko ezaugarriak ditu. Erdigunean dagoen Jasokundeko Andre Mariaren parrokia, esaterako, horren adibide argia da. Nabe bakarra eta gurutze-gangak ditu. XVI. mendean handitu egin zuten. Udalerriaren erdian bertan, Beitia baserria, Otamendi oinetxea eta herriko garbilekua ikus ditzakegu.
Itsasondon zehar egindako ibilaldi atsegin honi amaiera emateko, inguruak bisitatu eta bista zoragarriez goza dezakegu. Itsasondoko beheko aldean, Letrango San Joan baseliza bisita dezakegu, adibidez. Eskualdeko ospitalerik ezagunena izan zen garai batean.