Errigoitiko udaletxea

Errigoiti

Helmuga turistikoak

Herriak

Nabarmenki landakoa den ingurune batean dago kokatuta Bizkaiko udalerri hau. Bertan, ondare historikoaren adibide ugari daude. Guztien artean, nabarmentzekoa da Idoibaltzagako Andra Mari parrokia eliza ederra, Eleizalde auzoan dagoena, 1550. urtean berreraiki zutena. Hala, elizak berak, guruztokiak eta inguruko etxeek multzo ezin ederragoa osatzen dute.

 

Halaber, baseliza ugari ditu Errigoitik, San Antonio, Santa Kurutze eta San Lorenzo, tartean; azken ermita hau Metxikas auzoan dago, eta zuhaitz ugariz osatutako landa dauka inguruan. Bizkaiko udalerri honen ingurune naturalaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu bertan.

 

Errigoitin hainbat jaiegun ospatzen dira, izan ere, auzo eta ermita ugari daude herrian. San Isidro Laborariaren jaiak maiatzaren 15ean ospatzen badira ere, Eleizalde hiriguneak Paduako San Antonioren festak jasotzen ditu ekainaren erdialdean.

Datu interesgarriak

Hedadura
16.40 Km
Biztanle-kopurua
487

Ekitaldiak