Dulantzi
Helmuga turistikoak
Herriak
Bi herrigune elkartzen dira ondare historiko handiko udalerri honetan. Hiru elementu berezi ditu ezaugarri: Gaonatarren gotorlekua, eliza eta harresia; hain zuzen, leinu hori udalerriarekin lotuta dago, sortu zenetik. Hiru elementu nagusi nabarmentzen dira Dulantziren egituran: harresia, eliza eta Gaonatarren, betidanik udalerriari lotuta egon den familiaren, gotorlekua.
Ondare aberatsa
Kultur ondare oparoa dauka Dulantzik. Lehenengo, XVI. mendeko San Blas eliza ederra bisita dezakegu. Gero, Aialako Andre Mariaren ermita erromanikora joko dugu bere hiru arkudun portada dotorea ikusteko. Gaonatarren etxearen inguruan, Santa Klara komentuak, 1581. urtean monasterio izaera hartu zuen eraikinak, aho-zabalik utziko du bisitaria. Azkenik, plaza nagusian, udaletxearen eraikin ederra ikusi ahal izango dugu.
Otsailaren hasieran ospatzen dituzte Dulantzin San Blas zaindariaren jai nagusiak. Halere, aurreko larunbatean ere jai-giroa izaten da, egun horretan karlisten eta liberalen arteko gerra antzezten baitute herritarrek. Iraileko bigarren asteburuan, berriz, Aialako Andre Mariaren omenezko festak ospatzen dituzte. Blusak izaten dira jai horietako protagonistak.