Asteasuko Udala

Asteasu

Helmuga turistikoak

Herriak

Ernio (1.075 m) mendiaren magalean dago Asteasu; udalerri irekia da, haran zabalean dagoelako eta kontraste eskaseko erliebea duelako.

 

Udalerriak bi herrigune ditu: Elizmendi, San Pedro eliza dagoen muinotxo bat, eta Kalea, herrigunea dagoen lekua. Egun, 1760an egindako udaletxea da Asteasuko eraikinik esanguratsuenetakoa. San Pedro eliza eta Santa Cruz eta Santa Marina baselizak ere deigarriak dira oso. Asteasu inguratzen duten mendietan sakabanatutako baserrien ugaritasuna da udalerriaren beste ezaugarri garrantzitsuenetako bat.

 

Tradizio handiko jaiak eta azokak

Asteasuko herritarrek ekainaren 29an ospatzen dituzte San Pedro zaindariaren festak. Bestalde, uztailean ospatzen diren Santa Marina jaietan ere izaten da zertaz gozatu herrian. Gainera, abereen, artisau-lanen eta baserriko produktuen azoka antolatzen dute irailean, eta bertaratzen diren guztiek euskal produktu tipikoak ezagutzeko aukera izaten dute.

Datu interesgarriak

Hedadura
16.60 Km
Biztanle-kopurua
1,473

Ekitaldiak