Arantzazuko Udala

Arantzazu

Helmuga turistikoak

Herriak

Arratia-Nerbioi eskualdeko elizate honetan, Bizkaiko bi artzapezetako bat bizi zen XIV. mendean, eta auzitegi bat ere bazuen. Hala, Arantzazuk muino leunez osatutako paisaia eta eraikin historiko ugari ditu.

 

Arratia ibaiaren inguruetan, Pedro Apostolu Deunaren eliza ikusgarria, erretaula barroko ederra duen XII. mendeko tenplua, azpimarratu behar dugu. Halaber, Zelaia zubia, Errotalde errota, Atutxa Etxeko armarria eta Vildosola Arantzazugoiti auzoko zubia ere nabarmentzeko moduko monumentuak dira.

 

Landa giroa nagusi da herrian, eta baserri zein baseliza ugari topa ditzakegu Arantzazuko lurretan. Beraz, euskal arkitektura herrikoia ezagutzeko aukera paregabea dugu. Landa-turismorako ere egokia da inguru hori, Gorbeiako Parke Naturala handik oso gertu baitago.

 

Bestalde, jai nagusiak San Petri Apostoluaren omenez ospatzen dira Arantzazun, ekainaren 29an.

Datu interesgarriak

Hedadura
3.80 Km
Biztanle-kopurua
417

Ekitaldiak