Helmuga turistikoak

Helmugak

Vitoria-Gasteiz

  • Andre Maria Zuriaren plaza
  • Santa Maria katedrala
  • Aihotz plaza
  • Salburua parkea
  • ARTIUM museoa
  • Arte Ederren museoa
  • BIBAT museoa
  • Arkupeko plaza
  • Vitoria-Gasteizko Alde Zaharra

Vitoria-Gasteiz

Euskadiko politikaren eta administrazioaren erdigunea izateaz gainera, bizi-kalitate onaren adibide ere bada Vitoria-Gasteiz, 2012ko Europako Hiriburu Berdea. Ondare historiko-artistiko aberatsa du Arabako hiriburuak, eta, hori gutxi balitz, lorategi-espazioak eta oinezkoentzako guneak ere nonahi aurki ditzakegu.

 

Nortasun handiko hiri eroso eta berezia dugu Vitoria-Gasteiz. Hiriko altxorrik preziatuenetako bat Erdi Aroko alde zaharra ("Almendra" ere esaten diote) da; bertan dago Santa Maria katedrala. Ken Follett entzutetsua A World Without End eleberria idazteko tenpluan oinarritu zen, eta, era horretan, nazioarte mailan ezagutzera eman zuen Santa Maria katedrala. "Irekita eta obratan" lelopean, gainera, mendez mende eraikinaren garapena nolakoa izan den ezagutzeko parada izango dute bisitariek.

 

XIX. mendeko hiri-zabalguneak, merkataritza-zona nagusiak, oinezkoentzako gune eta begiratoki ugari ditu. Ekologia eta paisaia aldetik aberastasun handia duten parke naturalek osatzen dute Arabako hiriburua inguratzen duen "Eraztun Berdea". Hezeguneak, basoak, belardiak, ibaiak eta zelaiak aurkituko dituzte naturazaleek, txangoak egiteko, natura-kirolak praktikatzeko eta hainbat hegaztiri begiratzeko.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non