Helmuga turistikoak

Helmugak

Urola Kosta

  • Marearteko zabalgunea
  • Pagoetako Parke Naturala
  • Orio
  • Getariako Arratoia
  • Aia
  • Flyscharen ibilbidea
  • Pagoetako Parke Naturala
  • Zarauzko hondartza
  • Zumaiako Zuloaga museoa
  • Cristobal Balenciaga Museoa

Urola Kosta

Getaria, Orio, Zarautz, Aia eta Zumaia herriek mosaiko bakarra osatzen dute Donostia inguruan, bakoitzak izaera berezia badu ere. Hondartza, amildegi eta portuez gain, euskal kostaldeko herri hauek eskaintza ugari dituzte bisitarientzat. Nonahi aurkitu ahal izango duzu naturarekin, ondarearekin, kirolarekin, museoekin, itsasoarekin edo Done Jakue Bidearekin lotutako aukeraren bat. Bertako gastronomiarekin ere gozatu ahal izango duzu, batez ere txakolinarekin, itsas haizearen babesean hazten den eta jatorri-deitura duen ardo zuriarekin, eta parrillan erretako arrainarekin. Sentitu bertokoen eguneroko bizitza, uste duzun baino aukera gehiago eskaintzen dizkizun zonalde honetan.

 

Ez itzazu gal Getariako Cristobal Balenciaga Museoa eta San Salvador eliza. Orion, alde zaharra zeharkatzen duen Goiko Kalean ibilaldia egin eta ezagutu erromesen esperientziak Done Jakue Bideko interpretazio zentroan. Itsasoko pasealekuaz eta hondartza luzeaz gain, Zarautzen bilduma arkeologiko monumental bikaina aurkituko duzu. Halaber, Pagoetako Parke Naturaleko ibilbideei eta Agorregiko burdinola eta errotetara bisitari esker, paisaia natura baten erdialdean egongo zara Aian. Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen duten amildegi ikusgarriek Zumaiako eskaintza kulturala osatzen dute, Ignacio Zuloaga kulturgunea ahaztu gabe.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non