Uribe
Uribe
Txorierri eta Butroe haranak eta kostaldeko udalerri mugakideak hartzen ditu Uribe deritzon eskualdeak.
Bilbotik oso gertu egoteak eta orografia leunak Uribe eta berau osatzen duten 23 udalerrien (Arrieta, Bakio, Barrika, Berango, Derio, Erandio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gorliz, Larrabetzu, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Jatabe, Meñaka, Mungia, Plentzia, Sondika, Sopelana, Urduliz eta Zamudio) historian berebiziko garrantzia izan dute. Uribeko itsasertzeko zenbait gunetan itsaslabar lerroa leundu egiten da, kai txikiak eta hondartza zabalak sortuz.
Uribe eskualdea ederrean natura eta paisaia aldetik balio handia duten ekosistemek bat egiten dute. Belaunaldiz belaunaldi giza jarduerek eremu horiek taxutu eta egoera onean gorde dituzte, batik bat, landa-inguruneko biztanleen eta naturaren artean sortu den elkarrekintzagatik.
Gure baserritarren lanak paraje berezia sortu du: Atlantikoko landazabala. Mosaiko itxura du, eta labore eta baratzeak heskai eta belardiekin uztartzen ditu. Horrez gainera, animalia eta landare espezie askoren bizileku ere bada.
Uribeko hondartzak aisialdirako gune bihurtu dira, eta jendetza erakartzen dute, udaldian zein urteko gainontzeko egunetan. Paisaiaren edertasunaz gainera, gure kostaldeko turismo-eskaintza osatzen duten kirol eta aisialdi azpiegitura, zerbitzu eta ekipamenduen aniztasuna ere nabarmendu behar da.
Horiek ezagutu eta gozatzeko gonbita luzatzen dizugu.
Eskaintzak
Informazio gehiago
- Euskal Kostaldean, non lo egin?
- Gure Mendiak eta Haranak, non lo egin?
- Euskal Kostaldean, non jan?
- Gure Mendiak eta Haranak, non jan?
- Turismo bulegoak Euskal Kostaldean
- Turismo bulegoak gure Mendiak eta Haranak
- Ibilbideak Euskal Kostaldean
- Ibilbideak gure Mendiak eta Haranak
- Ondarea Euskal Kostaldean
- Ondarea gure Mendiak eta Haranak
- Naturguneak Euskal Kostaldean
- Naturguneak gure Mendiak eta Haranak
- Planak Euskal Kostaldean
- Planak gure Mendiak eta Haranak
Estekak








