Lea-Artibai
Lea-Artibai
Eskualdea zeharkatzen duten bi ibaiei zor die izena, eta Bizkaia mendebaldean dago, Gipuzkoa ondoan. Kostako herriak eta nekazaritzarekin lotura estuagoa duten udalerriak daude Lea-Artibain, basoak, aitzinako bideak, kobazuloak, hondartzak eta portuak bikain uztartzen dituztenak. Orografia aldapatsu horretan, Oiz mendia nabarmentzen da; Bizkaiko behatokia izenaz ere da ezaguna. Lekeitio herria, uharte eta guzti, "cittaslow" bat da. Itsas Ondarearen Zentroa eta Andra Mariaren Zeruratzearen eliza (Estatuko hirugarren erretaula handiena du) bisita ditzakegu bertan. Ondarroan, berriz, Kantauri itsasoko portu handiena aurkituko dugu; Santiago Calatravak diseinatutako zubi batetik iristen da bertara. Barnealdera eginez, Markina-Xemeinen, alde zahar ederra ikus dezakegu, eta eskualdeko herri txikietan, merezi du inguruko basabideetatik ibilaldiak egitea.
Eskaintzak
Informazio gehiago
- Euskal Kostaldean, non lo egin?
- Gure Mendiak eta Haranak, non lo egin?
- Euskal Kostaldean, non jan?
- Gure Mendiak eta Haranak, non jan?
- Turismo bulegoak Euskal Kostaldean
- Turismo bulegoak gure Mendiak eta Haranak
- Ibilbideak Euskal Kostaldean
- Ibilbideak gure Mendiak eta Haranak
- Ondarea Euskal Kostaldean
- Ondarea gure Mendiak eta Haranak
- Naturguneak Euskal Kostaldean
- Naturguneak gure Mendiak eta Haranak
- Planak Euskal Kostaldean
- Planak gure Mendiak eta Haranak
Estekak






