Helmuga turistikoak

Helmugak

Donostialdea

  • Euskal Sagardoaren Museoa
  • Leitzarango Biotopo Babestua
  • Sagardoa
  • Plazaolako Bide Berdea

Donostialdea

Donostialdea Gipuzkoako hiriburua inguratzen duen eskualdea da. Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil herriez osatuta dago, eta ospe handia duten sagardotegiengatik ezaguna da. Urtero, urtarriletik apirilera, koadrila ezberdinak bertaratzen dira barrika handietatik irteten den sagardo berriaz gozatzeko. Txotx! egiten duten bitartean sagardotegiko menua dastatzeko parada izango dute; tortilla, bakailaoa, txuletoi, gazta eta irasagarra. Tradizio horretaz gainera, natura, kultura eta industria batzen dira eskualde txiki honetan. Horrela, Plazaolako tren zaharraren trenbidea inguratzen duten parajeak, Adarra, Onyi eta Santiagomendi mendien aztarna megalitiko eta historiaurrekoak, Leitzarango Biotopo Babestua, Urumeako harana edota Aginagako erribera, besteak beste, primeran uztartzen dira lantegiekin eta Euskadiko puntako ikerketa zentroekin.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non