Helmuga turistikoak

Helmugak

Donostia

  • Hiru hondartzak
  • Haizearen Orrazia
  • Kursaal jauregia
  • Kontxako baranda eta Udaletxea
  • Portua
  • Igeldo Mendia
  • Aquarium

Donostia

Donostia hiri ederra eta dotorea da, mendien eta itsasoaren artean dago, eta aristokraziaren helmuga izan zen Belle Epoque garaian. Bertako badia, munduko badia ederrenetakoa askorentzat, "Kantauri itsasoko perla" izenaz ezagutzen dute. Igeldo mendiaren oinetan, Haizearen Orrazia Eduardo Chillidaren lana dago, argazkitan gehien ateratzen duten sinboloetako bat. Eraikin modernoen artean, Rafael Moneoren Kursaal jauregia nabarmentzen da, askotariko ikuskizun eta kongresu hartzen dituena. Izan ere, ez da ahaztu behar hiriak kultur jarduera ugari dituela, eta 2016ko Europako Kultur Hiriburua dela. Halaber, mundu mailan ezaguna den helmuga gastronomikoa da, lehengaien kalitateak eta mundu osoan ospetsu diren pintxoek gozarazi egiten baitie urte osoan donostiar zein bisitariei. Horren erakusgarri, Donostian munduko beste edozein hiritan baino Michelin izar gehiago dago metro karratuko.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non