Busturialdea-Urdaibai
Busturialdea-Urdaibai
Euskadiko zonalde heze garrantzitsuena da Busturialdea-Urdaibai.
Mundakan itsasoratzen den arte, Oka ibaia Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako ardatza da. 1984an, Biosferaren Erreserba izendatu zuen UNESCOk 230 kilometro karratutan Euskadiko paisaia eta gune ekologiko zabalena biltzen duen gune natural hau.
Hemen, kulturak eta arteak leku berezia dute. Kortezubin, Agustin Ibarrolaren Omako baso margotua dago. Margotutako zuhaitz bakoitzak istorio propioa du han, eta leku magikoa bilakatzen du ingurua. Santimamiñeko koba eta bertako Madeleine aldiko margoen arrastoak ere hemen daude; UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen, 2008an.
Gernikako Batzar Etxea eta Gernikako arbola nahitaez ikusi beharrekoak dira. Bermeon, Bizkaiko arrain portu garrantzitsuenetakoa eta Gaztelugatxeko Done Joaneko ermita daude. Bisitarien txoko kutun honetara iristeko, 231 eskailera igo behar dira.
Hondartzak dira Busturialdea-Urdaibaiko beste gune interesgarrienetakoak eta, arrantzaleen herrietako liluraz gozatzeko aukeraz gain, baserri giroko herriak ere aurkituko ditu bisitariak.
Eskaintzak
Informazio gehiago
- Euskal Kostaldean, non lo egin?
- Gure Mendiak eta Haranak, non lo egin?
- Euskal Kostaldean, non jan?
- Gure Mendiak eta Haranak, non jan?
- Turismo bulegoak Euskal Kostaldean
- Turismo bulegoak gure Mendiak eta Haranak
- Ibilbideak Euskal Kostaldean
- Ibilbideak gure Mendiak eta Haranak
- Ondarea Euskal Kostaldean
- Ondarea gure Mendiak eta Haranak
- Naturguneak Euskal Kostaldean
- Naturguneak gure Mendiak eta Haranak
- Planak Euskal Kostaldean
- Planak gure Mendiak eta Haranak
Estekak








