Helmuga turistikoak

Helmugak

Arabako Lautada

  • Zadorrako urtegia
  • Mendixur Parke Ornitologikoa
  • Jasokundeko Andra Mari eliza, Alaitza
  • Zadorrako urtegiaren ikuspegia
  • Mendiluzeko harrespila
  • San Martin de Tours eliza, Gazeo
  • Sorginetxe trikuharria

Arabako Lautada

Lautada elkartzeko gunea eta bidegurutzea izan da beti, eta oraindik ere bada. N-I autobiak eta Madril-Irun trenbideak zeharkatzen du, eta komunikazio ezin hobeak ditu.

 

Eskualdeak ibilbide interesgarriak eskaintzen dizkio bisitariari ondare historikoa ezagutzeko: monumentu megalitikoak, Done Jakue bidearen ibilbideko elizak (Gazeokoa eta Alaitzakoa, esaterako), Aguraingo hirigune historiko harresiduna, Argomaizko Larreatarren Jauregia (turismo paradorea da egun)...

 

Naturari dagokionez, Lautada mugatzen duten mendilerroek (Aizkorri-Aratzeko Parke Naturala iparraldetik eta Entzia eta Iturrieta hegoaldetik) aukera ugari ematen dituzte mendi-ibiliak egiteko. Gainera, Uribarri Ganboa urtegian, Garaio Parkeko hondartzez goza daiteke, eta hegaztiak gustuko dituztenek leku paregabea dute Mendixur Ornitologia Parkea.

 

Hori guztia osatzeko, eskaintza gastronomiko interesgarria bezain zabala dago bertan; aukera horien artean, jatorrizko izendapena duen Idiazabalgo gazta nabarmendu daiteke.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non