Helmuga turistikoak

Helmugak

Arabako Bailarak

  • Valderejoko Parke Naturala
  • Añanako Gatz Harana
  • Sai arrea

Arabako Bailarak

Bi zonaldek osatzen dute eskualdea: Mendebaldeko Ibarra eta Lautada. Orografia berezia dauka, gainera; izan ere, elkarren artean independenteak diren hainbat ibarrek osatzen dute.

 

Gatz Harana, Monumentu Historiko izendatutakoa, inguruko ikur garrantzitsu bilakatu da. Paisaia kultural izugarria da, kanpoaldean, 5.000 eraz osatutakoa. Bertan, eguzkiak ura lurrundu ostean, sukalderako gatza lortzen da.

 

Mendebaldean Valderejoko Parke Naturala dago, aisialdirako eta naturarekin kontaktuan egoteko leku ezin hobea. Mendi bideen sare batek, gainera, inguru natural honetako paisaiaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Valderejon bizi da, hain zuzen, Euskadiko sai arre kolonia handiena.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non