Enogastronomia

Gastronomia trebakuntza guneak

Basque Culinary Center

Basque Culinary Center zentroak Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatea (mota honetako lehendabizikoa Espainiako Estatuan) eta nazioartean parekorik ez duen I+G zentro bat barne hartzen ditu. Orotara 15.000 metro koadroko azalera du, eta Donostiako Teknologia Parkean dago. Gastronomia zientzien esparruan prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatzea eta ezagutzak partekatzea dira zentroaren helburu nagusiak. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Gradua (unibertsitate-titulu ofiziala) eta Jatetxeak Berritu eta Kudeatzeko Masterra egiteko aukera ematen du. Horrez gainera, etengabeko prestakuntza programa (gastronomiarekin nolabaiteko lotura duten profesionalentzat) ere badu, eta Bculinary Club delakoaren baitan ikastaro bereziak eskaintzen ditu, gastronomia zale amorratuenentzat. Ikerketa eta Berrikuntza Zentroak sei ikerketa-ildo ditu ardatz: elikadura-heziketa eta ohiturak, elikadurarekiko erantzukizun soziala, elikadura-joerak, berrikuntza sektorearekin lotutako enpresen kudeaketan, teknologia berrien garapena eta elikagaien prestakuntza, aurkezpena eta kontserbazioa. Sariak Plataforma Arquitectura atariak banatzen dituen Urteko Lanik Onenaren Sarietan hirugarren postua lortu du Basque Culinary Center zentroak. Horrez gainera, Urteko Eraikinik Onenaren Sarietako finalista ere izan da, ArchDaily webguneak aukeratuta.

Datu interesgarriak

Mota
Gastronomia Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa
Helbidea
Paseo Juan Avelino Barriola, 101 - 20009 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba