Gastronomia
Bertoko produktuak
Euskal Okela
Euskal Okela, Eusko Label-Kalitatea markarekin ziurtatutako behikia da, erregulatzen duen araudi teknikoaren arabera jatorri, osasungarritasun eta kalitate eskakizunak betetzen dituelarik.
Euskal Okela Euskal Herriko baserrietan kontu handienaz hazitako animalien okela da. Hau da, beren bizitzako urrats guztietan kontrolaturik egon diren eta baimendutako hiltegietan beren kalitateagatik hautatutako abelgorrien okela. Abereen elikadura, bazka naturala eta Kalitatea Fundazioak espresuki baimendutako pentsuetan datza.
Euskal Okela bakarrik baimena duten haragi dendetan saltzen da, eta Eusko Label Kalitatezko sinboloz identifikatzen da erraz.