Ibilbideak eta planak

Euskadi ezagutzeko planak

Sobrongo Uraren Museoa

Mediterraneo itsasorantz egiten duen bidean, Ebro ibaiak bailarak modelatu, mendiak saihestu eta bere ubidea handi-tzen du zenbait urtegiri esker. Horietako bat, Sobronen dagoena da: Euskadi eta Gaztela eta Leonekin muga egiten duen ur malko luzexka erraldoia. Bertan, ur ertzean kokatzen da Sobrongo Uraren Museoa, likido elementuaren omenaldi errebela-tzaile eta sakona. Instalazio hauek, hezi, informatu, entretenitu eta batez ere, H2Ok gure izatean duen garrantziaz kontzien-tziatzeko.

Zentroa, museoetan egon ohi diren teknologia berrienekin hornituta dago, uraren zoko guztiak ezagutzeko: aspektu intimoenetatik bere sorrera eta konposaketa- propietate sendagarrietara XIX. mendean, Sorbon bainuetxe ospe-tsua izan zen- likidoarekin lotutako mito eta kondairetatik edo ekologia eta kon-tsumo arduratsutik pasatuz. Sobron bisitatu eta gero, oso zaila izango zaigu edalontzi bat ur modu berdinean ikustea.

Sobrongo Uraren Museoa:
Tel.: 945 359 235
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non