Hasiera: Barazar, Zeanuri
Helmuga: Barazar, Zeanuri
Barazar mendatean barrena iristen gara hezegunera, eta bertatik paisaia zoragarria dugu ikusgai, arku-itxurakoa, Gorbeiako mendilerroa eta Urkiolako Parke Naturala barne.
Saldropoko hezegunea inguratzen duen bidezidorrak, gezi hori batzuekin seinaleztatuta dagoenak, balio handiko ekosistema hau ezagutzeko aukera ematen digu. Interpretazio-zentroan eskuragarri dugu ekosistema ahul horiekin gozatzeko eta daukaten garrantzia ulertzeko behar dugun informazio guztia