Hasiera: Asteasu plaza
Helmuga: Tranpazulo plaza
Deskargatu etapa hau
Muskerraren bidea ibilbide atsegingarri bat da Bernardo Atxaga idazlearen tokiak ezagutzeko aukera ematen duena. Alde batetik, bere jaioterria den Asteasu eta bestetik, Obaba, Obabakoak obra sarituaren mundu majikoa.
Errealitatea eta fikzioa elkartzen dituen 2 kilometroko ibilbidea, Elizmendin Pello Errota eskola ondoan du abiapuntua, Obaba munduan barneratzeko, eta, handik aurrera, margoztutako muskerrek gidatuko dituzte bisitarien pausoak.
QR kodigoen bitartez ibilbidea egiteko aukera egongo da, Bernardo Atxagaren ahotsaren azalpenak lagun izanda, bidean aurkituko dituzun paneletan.
Ibilbide honek Atxagaren liburuetako pasarte biografikoenak ezagutzeko aukera emango du: Bi Anai, Obabakoak, Lekuak, Nevadako egunak eta Txoriak kolpeka.