Etapa
Markina-Xemein - Bilbo
Markina-Xemeindik indarberrituta aterako gara Donejakue Bideak Euskadin duen bereizgarri garrantzitsuenetako baten bila: Ziortzako kolejiata. Baserri-giroko herri txikiak igaroko ditugu, hala nola Bolibar, Munitibar edo Arratzu, euskaldunon askatasunen habira, Gernika-Lumora iristeko bidean. Hortik aurrera, bi igoaldi gogor izango ditugu Bidean, Gerekizeko eta Aretxabalganeko gainetan, Larrabetzura iritsi baino lehen, eta El Viveroko igoera gogorra Bilbora heldu baino lehen, garai batean fabrikaz jositako baina egun erabat eraberritutako Bizkaiko hiriburura.
Ikusi etaparen mapa
X