
Inaziotar bidea erromes-ibilbide bat da, sainduak 1522an egindakoa: Errege Gorteko zalduna zela, Loiolatik Manresako hirirantz abiatu zen, Jerusaleneraino iristeko asmoarekin.
Bidearen hasiera, Loiolako Santutegian dago, XVIII. mendeko barroko estiloko tenplu bikainean. Carlo Fontana da egilea, Berniniren dizipulua –20 metroko diametroa duen kupula altxarazi zuen. Eraikina, Loiolatarren etxearen inguruan egindako eraikin-multzo batez osatua, funtsezkoa da Euskadiko turismoarentzat.
Inaziotar bideari jarraituz, Zumarragara iristen da, La Antigua baselizaraino; oso berezia da bere arotzeria-lan aparta eta bakarragatik: teilatua haritzezko egitura baten gainean oinarritzen da, eta flotatzen duelako sentsazioa ematen du.
NOLA IRITSI BIDE-HASIERARA:
- Donostiatik Loiolako Santutegira iristeko modurik egokienetako bat autobusa da (UK01 Lurraldebusa).
- Zumarragatik Donostiara itzul zaitezke, edo Bilboraino joan autobusez (D003 Lurraldebusa).


