Hasiera: Otxandio Helmuga: Durango

5. etapa. Otxandio – Durango (19,5 km) GR38ko etapa honek Durangoraino eramango gaitu, Mediterraneo eta Kantauri arteko uren banalerroa zeharkatuta. Pagadiak eta haltzadiak Urkiolako kareharri puska handien oinetan ageri dira, eta begiak baso haietarantz joango zaizkigu. Gu, ordea, mandazainez eta gurdiz mintzo zaizkigun iragan gogoangarrirantz abiatuko gara.

Deskargatu etapa hau