Hasiera: Armentia Helmuga: Salburua

Ibilbidean zehar ibaiak, errekak, hezeguneak, landen arteko baso-uharteak eta Arabako Lautadako herrixka tipikoak ikusiko dituzu, den-dena hiri ondoan. Orri honetako jarraibideei jarraikiz, are gehiago gozatuko duzue Gasteizko eraztun berdera txakurrarekin egindako bisitaz.

 

Basoko espeziekin izan daitezkeen arazoak direla-eta, Eraztun Berde osoan (Salburuan, Zabalganan, Olarizun, Armentian eta Zadorran) txakurrek lotuta joan behar dute, atxikitako planoan agertzen diren eremu berezietan izan ezik (egoki seinaleztatuta daude).

 

Hiriko birika berdeak hainbat proposamen eskaintzen ditu, eta hemen bi ibilaldi proposatzen dizkizuegu, Gasteizko eraztun berdeaz txakurrarekin goza dezazuen.

 

Ibilaldia Armentiako basoan

Inguru horretan arbolak dira jaun eta jabe: zure txakurrak astigarren, elorri zurien, elorri beltzen eta masusten usaina nabarituko du, beste usain askoren artean. Izan ere, basoak fauna ugaria ere babesten du: orkatzak, basurdeak, katagorriak, hegazti harrapariak eta txori txikiak, hala nola kardantxiloak, txantxangorriak... 4,5 km-ko ibilbide honetan ikusiko dituzue, halaber, Eskibelgo dorrea eta San Prudentzio basilika.

 

Salburua, Arkautiko urmaelean zehar.

Salburuko parkean dago Europako hezegunerik handienetako bat, hirigunetik 3 km eskasera.  Ibilbide horretan bertatik bertara ikusi ahal izango dituzue orein taldeak eta beste espezie batzuk, hala nola bisoi europarra, mirotza, mokozabala... baso hostotsuak, malba-larre hezeak eta ihitzak zeharkatzen dituzuen bitartean. 4 km-ko ibilbide biribila da eta gutxi gorabehera ordubetean egin daiteke asfaltozko bidetik.

 

Eraztun Berdera hurbiltzea plan ederra da arratsaldean erlaxatzeko, egun osoa Gasteizko erdigunea txakurrarekin ezagutzen eman ondoren. Horrela, ibilaldi lasaia eskainiko diozu zure txakurrari, atseden hartu eta indarrak berritzeko aproposa, elkarrekin beste abentura-egun bati ekin baino lehen.

 

 

Baina nahiago baduzue, bizikletan ere baduzue Gasteizko Eraztun Berdeaz txakurrarekin gozatzeko aukera. Zure txakurra zurekin bizikletan mugitzen ohituta badago, Gasteizko hiria ingura dezakezue Eraztun Berdeko bideari jarraikiz. 30,8 kilometroko bidea da, % 100ean bizikletan egiteko modukoa, eta erritmo lasaian bi ordu eskasetan egin daitekeena.

Ez ezazu galdu ibilbide honetan