
Kostaldeko Bidea esaten zaion ibilbide hau Konpostelara doazen erromes-bideetatik zaharrenetakoa da, ezagunagoak diren beste batzuen aurrekoa. Gipuzkoako itsasbazterra zeharkatzen du, Euskadiko itsas eta nekazal munduen artean.
Kostaldeko bidearen hasiera sinbolismoz betea dago, oso: Irungo Santiago Zubitik abiatzen da, Bidasoa Ibaiak egiten duen muga naturala gaindituz, edo Hondarribitik, ibaia Hendaiatik itsasontziz zeharkatuz. Etapa hau bide osoan zehar aurki daitezkeen elementuen sintesi biribila da: itsas ondoko mendikateak (Jaizkibel, Ulia); zeharkatu behar izaten diren bokaleak (Pasaiako ibaia), itsasertzeko ikuspegi ederrak dituzten xendak; itsas herriak (Hondarribia), eta, borobiltzeko, Donostia.
NOLA IRITSI BIDE-HASIERARA:
- Hondarribia oso ondo komunikatuta dago Euskadiko gainerako herriekin, nola trenez –autobus-linea batek Irungo nazioarteko tren-geltokiraino eramaten du, 10 minuturo– , hala autobusez edo hegazkinez (Donostiako aireportua Hondarribiko udalerrian dago). Eta Hendaiako kirol-portutik itsasontzi bat ateratzen da 15 minuturo, Txingudiko Badia zeharkatuz minutu gutxitan Hondarribira eramaten zaituena.
- Donostiatik ere autobusez hel daiteke Hondarribira (Ekialdebus E-21).
