Etapa
: Done Jakue Bidea barrualdetik: ZEGAMA-AGURAIN
Hasiera: Zegama Amaiera: Salvatierra
Zegama

Xenda hau barrualdeko euskal bidearen etapa garrantzitsuena da. Zegamatik abiatzen da, eta, Arabako lurretara iristeko, San Adriango tunela pasa behar da, merkatari eta bidaiarientzako igarobide historikoa.

 

Ibilbide interesgarri eta eder honetan, Kristo Santuaren baseliza ikusteko parada izango dugu, edo San Adriango igarobideaIruetxetako baseliza eta Buenabista baserriaIturzabaleko basoa gurutzatu, eta Sancti Spiritus baselizara iritsiko gara, erromesen antzinako ospitalera.

 

Gipuzkoatik Arabara sartzean, ikusiko duzu nola aldatzen den paisaian bat-batean.

 

NOLA IRITSI BIDE-HASIERARA:

  • Hasierako puntura iristeko, Donostian, Beasainera doan autobusa har dezakezu, edo, trena, eta, handik, Zegamara doan Lurraldebuseko autobusa (Lurraldebus G001).
  • Aguraindik Gasteizera joan zaitezke, trenez (RENFE), edo autobusez (La Unión eta La Burundesa).