Negozioak

Erakustazokak

FICOBA

Ficobak, Gipuzkoako Erakustazokak, 2003an ireki zituen ateak Europako Batasuneko mugaz gaindiko lehen erakustazoka izateko helburuarekin. Irunen kokaturik, Donostia-Baiona eurohiriaren erdi-erdian, inguruko enpresa ertain eta txikiek produktuak erakutsi eta merkatal harremanak izan ditzaten lekurik aproposena da Ficoba. Erakustazokako instalazioek 70.000 metro karratu baino gehiagoko azalera dute, eta, besteak beste, zerbitzu orokorrak, erakusketarako 5.000 metro karratuko hiru pabiloi, eta erakusketak egiteko prestaturiko 7.500 metro karratuko kanpoaldeko gunea dute. Eraikin nagusiak 580 metro karratuko ataria du, prentsa aretoa, bilera pribatuak egiteko bulegoak, 125 lagunentzako edukieradun areto balioanitzak, VIP aretoa, eta Iñigo Lavado chefak zuzentzen duen 500 lagunentzako kafetegi eta jatetxe panoramikoa. Ficobak badu, gainera, 392 lagunentzako auditorio bat ere, megafoniaz eta aldibereko hiru itzulpen-kabinaz hornitua, eta bere diseinu balioanitzari esker hainbat kultur ekitaldi, hitzaldi eta ospakizun egiteko prestatua.

Datu interesgarriak

Helbidea
Avenida de Iparralde, 43 - 20302 Irun
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Kontsigna
  • Arropazaindegia
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Hitzaldi-aretoak
  • Telefono publikoa
  • Prentsa-aretoa