H7
Donostiako Musika Hamabostaldia
Bidaia koadernoan sartu
Donostiako Musika Hamabostaldia
Donostiako Musika Hamabostaldia
Non dago?
Errekurtsoaren mapa
Egin klik mapan handiago ikusteko
Fitxa teknikoa
Mota:
Musika - Klasikoa
Data:
Abuztua / Iraila
Kokapena:
Zurriola etorbidea, 1
INFORMAZIO GEHIAGO
Telefonoa:
943 003 170
Faxa:
943 003 175
Helbide elektronikoa:
Donostiako Musika Hamabostaldia oso jaialdi garrantzitsua eta ospetsua da Europan. Estilo eta garai ezberdinetako musika uztartzen ditu hainbat ziklotan: antzinako musika, ganbera-musika eta garaikidea, besteak beste. Halaber, interprete gazteei eskainitako tartean, etorkizun oparoa duten zenbait musikarik ere hartzen dute parte.

Horretaz gain, ospe handiko musikariek, taldeek eta artista anitzek errepertorio apartak interpretatzen dituzte, ekitaldi honen kalitatearen erakusgarri. Kursaal jauregia Hamabostaldiko egoitza nagusia izan arren, beste hainbat agertokitan ere egiten dira musika-emanaldiak, Santa Teresa komentuan eta Santa Maria basilikan, esaterako.

Era berean, jaialdiaren izaera ibiltaria azpimarratu beharra dago. Izan ere, irteera bereziak antolatzen dira urtero toki bitxi eta ikusgarrietara ziklo bereziak ospatzeko. Halaber, Hamabostaldia guztiz anitza denez, haurrek ere eremu berezia dute egitarauaren barnean, eta egun oso bat eskaintzen zaie etxeko txikienei.


Aretoak: Kursaal Jauregia, Santa Teresa Komentua eta Santa Maria Basilika.
Nola iritsi
Garraio publikoa: Pesa, Alsa, La Burundesa eta Continental Auto autobus-etxeek geralekua dute hiriburuan. Renfek eta EuskoTrenek ere zerbitzua eskaintzen dute Donostian.
Aparkalekua: Lur azpiko aparkaleku ugari dago hiriaren erdigunean. TAO eremuak ere aurkitu daitezke.