Euskararen 10 ezaugarri ezezagun

Euskal dantzak
2023ko abenduaren 3(e)an
Euskal dantzak

Ekitaldiak Planak Artea

“Kaixo”, “egun on”, “pintxo”, “agur”, “bai”… Hitz horiek ezagunak izango dituzu, ezta?

Esaten dute euskara hizkuntza zaila dela; gertatzen dena zera da, ez duela beste ezein hizkuntzaren antzik, ez dakigulako jatorria zein duen.

Europako hizkuntzarik zaharrena da; euskarari buruzko bitxikeria gehiago jakin nahi? Hurrengo postean aurkituko dituzu.

1. Europako zaharrena

Hizkuntzalariek eta euskara aztertzen duten adituek diotenez, egun bizirik dagoen hizkuntzarik zaharrena da Europan.

Hizkuntza honen jatorria misteriotsua bezain ezezaguna da, ez baitu inolako zerikusirik beste ezein hizkuntzarekin. Enigma linguistikoa da!

Hitzak
Hitzakd

2. Hiztun kopurua

Gaur egun, 750.000 hiztun inguru daudela kalkulatzen da; horretaz gain, EAEn bizi direnen % 62’4k badaki euskara, zertxobait.

3. Euskal Etxeak

Euskaldunok atzerriko herrialderen batera emigratu izan dugunean sortutako guneak dira, euskal diasporaren guneak. Gaur egun 124 inguru daude, eta euskaraz hitz egiteko ez ezik, gure kultura munduan barrena ezagutarazteko ere balio dute.

4. Ofizialtasuna

Euskara Euskadiko hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera, 1979. urteaz geroztik, eta Nafarroako eremu euskaldunean, berriz, 1982. urteaz geroztik.

5. Zenbaki-sistema

Gaztelaniaren zenbaki-sistema hamartarra da, baina euskararen hamarrekoek sistema hogeitar bati jarraitzen diote, hamar hitza hogeiko multiploekin txandakatuta.

6. Ez generorik, ez azentu-markarik

Euskarak ez du generorik bereizten, eta ez du azentu-markarik; bitxikeria bat: euskarazko lehen hitzak K.a. I. mendekoak dira.

Maite, Pinpilinpauxa, Ur, Panpox, Zirimiri, Bihotz, Ongi etorri, Kaixo, Zorionak...

Hitz polit batzuk

7. Euskalkiak

Euskalkiak euskararen dialektoak dira; euskalki hitzak “euskararen zatiak” esan nahi du. 6 euskara mota dira, eta bakoitzak bere azpieuskalkiak, aldaera linguistikoak eta berezitasunak ditu fonetikari, gramatikari eta lexikoari dagokienez.

8. Euskara Batua

Euskara Batua Euskaltzaindiak sortu zuen, euskal hiztunen arteko komunikazioa errazteko eta bateratzeko asmoz.

9. Euskararen nazioarteko eguna

Urtero, abenduaren 3an, euskararen eguna ospatzen dugu, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak 1995. urtean egun hori instituzionalizatu ostean.

10. Wikipediako artikulu kopurua

Wikipedian ordezkaritza handienetakoa duten hizkuntzetako bat da euskara, entziklopedian sarrera gehien dituen 34. hizkuntza baita. Gaur egun, 400.000 artikulu baino gehiago daude plataforman, euskaraz.

 

Zer iruditu zaizkizu euskarari buruzko datu horiek? Ausartzen al zara euskara ikasi eta hitz egiten? Hitzen bat edo beste ikas dezakezu gure webgunean, etortzen zaren hurrengo aldirako.

Familia bat Gasteizen
Familia bat Gasteizen

Erlazionatutako artikuluak