Kostaldea Hiriak Planak
Turista maitea
Kostaldea Natura Ekitaldiak
Euskadin zinemaren magia miatzen: Filmetako agertokiak
Zinemak ahalmena du pertsonak mundu ezezagunetara eramateko, hunkitzeko eta istorio ahaztezinetan murgiltzeko. Batzuetan, mundu horiek ez dira soilik gidoigileen eta zuzendarien irudimenetik sortutakoak izaten, leku errealetan errotuta egoten dira.
Euskadi film eta telesailen agertoki izan da askotan, eta zinemaren magiara ekarri ditu bere edertasuna eta historia aberatsa. Post honetan, Euskadiko zinema-agertoki ezagunenetako batzuei buruz hitz egingo dizugu. Hartu papera eta boligrafoa eta idatzi hurrengo bisitarako!
1. Donostia
Zinemaren hiria
Donostian emango diogu hasiera gure bidaiari. Donostia Nazioarteko Zinemaldiagatik da ezaguna, baina baita Ocho Apellidos Vascos filmaren edo Patria telesail ospetsuaren agertoki izateagatik ere.
Woody Allenek ere Donostia aukeratu du Rifkin 's festival filmaren eszenaraio gisa.
Hiriak eta inguruek marka ezabaezina utzi dute pantaila handian nahiz txikian.
2. Zumaia
Tronuen Jokoko itsaslabarrak
Tronuen Jokoa telesailaren zaleentzat, Zumaia leku berezia da. Hango itsaslabar eta hondartza harritsuetan lehorreratu zen "Dragoien Ama", eta Itzurungo hondartzak hartu zuen Daenerys Targaryen Rocadragonera itzultzean. Miatu zona hori eta ezagutu flysch-a, Zazpi Erreinuetan ibiltzea bezala izango da.
Zumaia Ocho Apellidos Vascos filmaren agertokia ere izan da. Filmeko planorik politenetako bat San Telmo baselizarena da.
3. Gaztelugatxe Doniene
Tronuen Jokoaren agertokia
Tronuen Jokoa telesailean agertu zen beste leku ezagun bat Gaztelugatxe Doniene da, telesail ospetsuan Rocadragon gisa ezagutzen dena. Harrizko zubi batek lotzen duen uharte hori biotopo babestua da, abenturaz eta misterioz beteriko gidoi fantastikoak egitera gonbidatzen duen uharte magikoa.
Bisita ezazu eta senti zaitez protagonista.
4. Gasteiz
El Silencio de la Ciudad Blanca filmeko protagonista
Gasteiz, Euskadiko hiriburua, El Silencio de la Ciudad Blanca bestsellerrean oinarritutako filmerako agertoki izan zen. Bisitatzen duen jendea hiriko kaleetan barrena ibil daiteke Kraken inspektorearen urratsei jarraitzen dien bitartean, zinema-esperientziari beste dimentsio bat gehituz.
Barneratu nahi al duzu Eva García Sáenz de Urturiren trilogiaren agertokietan?
5. Arabako Errioxa
Alex de la Iglesiak aukeratutako agertoki magikoa
Blanca Suarez, Alberto San Juan, Ernesto Alterio eta Rubén Cortada aktoreek barrez lehertzeko moduko film luzea egin zuten Arabako Errioxako agertoki zoragarrietan.
Baina filmeko protagonista nagusia Marques del Riscal da, han gertatzen baita tramaren zati bat. Pertsonaiek hotel horretan hartuko dute ostatu eta hainbat plano eskainiko ditu atzealdean eraikin ikusgarria dela eta baita barrualdeko irudiak ere. Merezi du hotela nahiz kokatuta dagoen herria bisitatzea, Eltziego.
6. Bilbo
Guggenheim museoa eta hiriko kaleak
Bilboko Guggenheim museo ikonikoa hainbat filmetan azaldu da, besteak beste, El Espíritu de la Colmena, James Bond-en The World is Not Enough eta El Maquinista filmetan.
Hiriari dagokionez, hainbat telesail eta film filmatu dira bertan. Pagafantas, El Hoyo, La Vida Padre, Mientras dure la Guerra filmak edo Intimidad eta El Silencio dira adibide batzuk.
Euskadin zinemaren magia miatzen:
Filmetako agertokiak
Horiek dira Euskadik eskaintzen dituen zinemarako atze-oihal ugarietako batzuk. Paisaia natural harrigarriek eta historiaz eta kulturaz betetako hiriek, zinemagileak eta ikusleak liluratu dituzte. Euskadin girotutako pelikula bat ikusten duzun hurrengo aldian, are gehiago estimatu ahal izango duzu leku horien edertasuna eta zinemaren magiari egiten dioten ekarpena.
Prestatu krispetak eta zatoz gure alderdi zinematografikoena ezagutzera!
Erlazionatutako artikuluak
Enogastronomia Natura Artea
Euskadi Basque Country Confidential
Kostaldea Natura Hondartzak


