Turista maitea

Gesaltza Añanako Gatz Harana
2023ko abuztuaren 21(e)an

Natura Artea Mendiak eta Haranak

Añanako Haran Gaziari buruzko 4 bitxikeria harrigarri

Gasteiztik hurbil, soilik 30 km-ra, Europako paisaia kultural ikusgarrienetako bat dago: Añanako Haran Gazia. Post honen bidez gonbidatu nahi zaitugu haren historian murgiltzera eta paisaia harrigarri honi buruzko bitxikeria batzuk ezagutzera. 

1. 7.000 urte baino gehiago dituen paisaia kultural eta naturala

Añanako Haran Gazia munduko multzo arkitektoniko, paisajistiko eta arkeologiko bitxienetako bat da. Aire zabalean dagoen paisaia kultural bat da, 5.000 terraza inguru eta 7.000 urteko antzinatasuna duena. Ekoizten den gatza guztiz aratza da, duela 200 milioi urteko itsaso batetik sortua.

Gesaltza Añanako Gatz Harana
Gesaltza Añanako Gatz Harana

2. Gatzagek gatza sortzen jarraitzen dute

Añanako Haran Gazian, lanean jarraitzen du gatzgile talde batek, maiatzetik irailera. Gatza ekoizten jarraitzen duen munduko gatzagarik zaharrena da.

Gatza sortzen da ekoizpen prozesu jasangarri baten bidez, modu naturalean, teknika tradizionalak erabilita. Sukaldari handiek eta gastronomia alorreko adituek munduko gatz onenetarikotzat dute.

Gainerako hilabeteetan, gatzgileek lehengoratze eta mantenimendu lanak egiten dituzte.

Gesaltza Añanako Gatz Harana
Gesaltza Añanako Gatz Harana

3. Ur tanta bihurtzeko esperientzia eskaintzen du

Urte osoan goza daiteke Haran Gaziaz, aire zabalean antolatzen diren bisita gidatuetan. Bisita mota bat baino gehiago daude; besteak beste, Haran Gazia deskubritzea errealitate birtual murgiltzaile eta inguratzailean oinarritutako proiekzio baten bidez. 

Bisitariak, ur tanta bihurtuta, ibilbide bat egingo du gatzagetan barrena, Haran Gaziaren iragana, oraina eta geroa ezagutzeko.

4. Spa gazi baten onura handiak probatu ahal izango dituzu

Bisita ezin hobeto amaitzeko, Haran Gaziaren eskaintza berezienetako bat: Spa gazia. Sartu eskuak eta oinak gesaletan, antzinako gatzgileek egin ohi zuten moduan, eta probatu ur gaziaren ondorio osasungarriak: odol zirkulazioa hobetzea, larruazalaren bir-mineralizazioa, etab.

 

Añanako Haran Gazia ezagutzeko gogoa baduzu, garraio publikoa erabiltzea da erosoena; zehazki, Gasteiztik irteten den 13. linea - Gesaltza Añana.

Gesaltza Añanako Gatz Harana
Gesaltza Añanako Gatz Harana

Erlazionatutako artikuluak