Negozioak

Bainuetxeak

Zestoako Gran Hotel Bainuetxea

Kalitate Q agiria ISO

Zestoako Bainuetxearen jatorrian ur gazia ematen zuten bi iturburu daude. "Gesalaga" deitzen zieten, hain zuzen, ur gazia zutelako. XVIII. mendearen bukaeran, ur horiek osasunarentzat mesedegarri izendatu zituzten, eta, ondorioz, 1804an ireki zuten bainuetxea.

 

Hotelak, berriz, 1893an zabaldu zituen ateak. Handik mende batera, 1983ko uholdeen ostean, guztiz zaharberritu zuten eraikina, teknologia berri eta modernoenak erabilita.

 

Bainuetxean honako zerbitzu hauek eskaintzen dituzte (medikuaren agindu eta kontrolpean): bainu termalak, "hidrogim"-a (ur eta aire zorrotadak), eskuz egindako masajeak eta hidromasajeak, besteak beste. Horrez gain, igerileku termalak, "multijet" igerilekuak, askotariko dutxak, saunak eta gimnasioa nabarmen ditzakegu.

Datu interesgarriak

Helbidea
Paseo de San Juan, 30 - 20740 Zestoa
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Goizean: 09:00-14:00 Arratsaldean: aurretik hitzartuta Gabonetan ixten du eta irekiera aldakorra da

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Gimnasioa
  • Parkinga
  • Jatetxea