Plentziako portua
Euskal Kostaldea
Arrantza-portuak
Plentziako portua, "La Gallarda" izenez ezagunagoa, udalerriko itsasadarraren barruan dago kokatuta eta hektarea bateko zabalera dauka.
Gaminizeko badian aingura bota ezin daitekeenez, itsasadar barrua da babes-toki bakarra. Antzinean merkataritzako portua izan bazen ere, gero arrantza portua bihurtu zen eta egun kirol-untziz beterik dago. 149 untzientzako tokia dago, pantalanetan atrakaturik. Sarrerako kanaleko sakontasuna 1,5 m ingurukoa da.
Zerbitzuak: Lehorreratze-orgak: 1 Garabia 1 (6 t-koa) Ur hartuneak pantalanetan Argindar hartuneak pantalanetan Kokagunea: l: 43-24,4 N - L: 02-57 W Marearen Gorabehera: 4,5 m Portuko Sarrera: Zabalera: 25 m EIBBko sakonera: 2 m. Sarrera-barra arriskutsua. Norabidea: N.