Ondarroako portua

Ondarroako portua

Euskal Kostaldea

Arrantza-portuak

Ondarroako portua, Artibai ibaia itsasoratzen den gunean dago kokatuta.

Azken urteotan eraldaketa gehien jaso duen kaien artean dago: zubi eta sarrera berriak eraiki dituzte eta kaia zabalak egin dira. Gaur egun, harrapaketa kopurua dela eta, Bizkaiko itsasoko porturik garrantzitsuena da.

Horrez gainera, baxurako arraina saltzen dute Ondarroako portuan. Aisialdirako ontziei dagokienez, erreka gora kirol untzientzako ditxo txiki bat dago 1,5 metroko sakonerarekin.

Zerbitzuak: Lehorreratze-orgak: 3 publikoak. Garabiak: 4 (2,5; 5, 8 eta 12 t-koak) Konponketa tailerrak eta aroztegia Ur hartuneak Errekin hartuneak Argindar hartuneak Heliportua Buzoa Baskulak 2 (60 eta 3 t-koak) Erabilitako olioaren bilketa Kokagunea: l: 43 -19,5 N L: 02 -25,4 W Marearen Gorabehera: 4,5 m Portuko Sarrera: Zabalera: 50 m EIBBko Sakonera: 6 m Norabidea: E.

Datu interesgarriak

Helbidea
Muelle Egidazu, s/n - 48700 Ondarroa
Telefonoa
Arrain salmenta

Baxurako arraina saltzen dute portuan

Lonja

Baxurako arrantzaren salmentak publikoari irekita egiten dira.

Zerbitzuak

  • Parkinga