Donostiako portua

Donostiako portua

Euskal Kostaldea

Arrantza-portuak

Kontxako badiaren ekialdean dago Donostiako kaia, Urgull mendiaren gailurreko Bihotz Sakratuaren estatuaren azpian. Hiruki itxurako portu txiki honek bi gune ditu: bata arrantzarako eta bestea, ordea, aisialdirako. Bestalde, portu gipuzkoar honek atrakatzeko 400 toki ditu eta beteta izaten dira uneoro.

Halaber, esan beharra dago itsasontzi-irteerak antolatzen dituztela Donostiako portuan, badian zehar txango atseginak egin ahal izateko.

Zerbitzuak: Garabiak: 4 ( 5 t-ko bat eta 3 pribatuak) Konponketa tailerrak eta aroztegia Ur hartuneak Errekin hartuneak Argindar hartuneak Aparkalekua egoilari eta bertako untzi jabeentzat Kofradiaren esku dauden arrantzarekin zerikusia duten zerbitzuak: Izotz-fabrika Arrain-benta Baskula Kokagunea: l: 43-19,4 N L: 01-59,3 W Marearen Gorabehera:. 4,5 m Portuko Sarrera: Zabalera: 20 m EIBBko sakonera: 3 m Norabidea: S

Datu interesgarriak

Helbidea
Kaia, 23 - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Arrain salmenta

Arrain salmenta arratsaldez egiten da, baina, prozesua ez da publikoa

Lonja

Arrantzaleak 17:30ean hasten dira harrapaturiko arraina pisatzen, eta nahi duen orok hori ikusteko aukera du. Salmentari, ostera, 19:30ean ekiten diote, baina prozesu hau ez da pubikoa, hala izan dadin eskaera bereziren bat ez bada egiten, bederen.

Zerbitzuak

  • Parkinga