Arte eta Kultura

Antzerkia

Teatro Campos Eliseos Antzokia

Bilboko eraikinik adierazgarrienetako bat da Campos Eliseos Antzokia. XX. mendearen hasieran eraiki zuten, Jean Baptiste Darroquy eta Alfredo Acebal arkitektoen eskutik, eta aurrealdea du bereizgarri nagusi.

 

1902an ireki zuten estreinakoz, eta 2010eko martxoan berriz martxan jarri zuten, guztiz zaharberrituta, ia 20 urtez itxita egon ostean. Jatorrizko estilo eta apaingarriak gorde dituzte, baina eraikina handitu eta punta-puntako teknologiaz hornitu dute.

 

Gaur egun arte eszenikoen zentro horrek 7.000 metro koadro baino gehiago ditu, zazpi solairutan banatuta. Mota askotako kultur ekitaldiak hartzen ditu, tartean, kontzertuak, antzezlanak, dantza emanaldiak eta sari-banaketak. Horrez gainera, kafetegia, jatetxea, denda, ikus-entzunezko gelak eta tailer nahiz ikastaroak hartzeko trebatze gelak ere baditu.

Datu interesgarriak

Helbidea
Bertendona, 3 bis - 48008 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Sarreren salmenta telematikoa

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Jatetxea
  • Dendak