Arte eta Kultura
Antzerkia
Victoria Eugenia Antzokia
Donostiako erdi erdian dago Victoria Eugenia Antzokia, hiriko eraikin esanguratsuenetakoa. 19121. urtean inauguratu zenetik, ekitaldi garrantzitsu askoren egoitza nagusia izan da, Donostiako Zinemaldia eta Musika Hamabostaldiarena, esaterako.
Eraberritze eta eraldaketa lan sakonen ondoren, Victoria Eugenia Antzokiaren eraikin berriak 2007ko martxoaren 1ean ireki zituen berriz ateak. Egun, eraberritutako azpiegitura honek eskaintza kultural zabala, askotarikoa eta erakargarria dauka, izan ere, musikako, balleteko eta antzerkiko ikuskizun ugari eskaintzen ditu.
Donostiako antzoki honek izan dituen berritasunen artean, bi gune berri daude: dantzarako areto zabala eta platearen beheko aldean eraikitako Sala Club izeneko aretoa, era guztietako musika ekitaldiak (kamara musika, jazz musika, etab), bilerak, errezitaldiak edota hitzaldiak jasoko dituen gela berritzailea, hain zuzen.
Bestalde, hobekuntza teknikoak ere egin dira eraikinean, eskenatokia handituz eta ikusentzunezko teknologia berrietara egokituz eraikina. Halaber, 900 bat eserleku kopuru ditu oraingo eraikinak (lehen baino gutxiago), eserleku zabalagoak eta erosoagoak jarri baitira.
Horrela, bada, Gipuzkoako hiriburuko eraikin garrantzitsu honek izaera berritzailea hartu du, Euskadi osoko kultur-arloko erreferentzia ikur bilakatuz.