Arte eta Kultura

Antzerkia

Principal Antzokia-Antzoki Zaharra

Donostiako alde zaharrean dago antzokia, eta hiriko zaharrena da. Joaquin Ramos de Echeveste arkitektoak izan zuen eraikin eder hau altxatzeko ardura. 1843an inauguratu zuten, eta, ondoren, eraberritu egin dute hainbatetan. 

Azkenekoz, agertokia handitzeaz gain, besaulki-patioa txikiagotu eta dekorazioa aldatu zuten. Instalazioei dagokienez, 576 eserlekuko edukiera du; 352 besaulki-patioan, 176 lehen solairuan, eta 48 bigarrenean. Halaber, hirugarren solairuan, 100 lagunentzako tokia dago, baina itxita dago. Bestalde, zazpi aldagela daude: bost banakakoak eta bi taldekakoak. 

Gaur egun, konpainia askok antzezlanak eskaintzen dituzte, baita dantza-emanaldiak ere. Gainera, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egoitza denez, zale ugari erakartzen ditu.

 

Datu interesgarriak

Helbidea
Calle Mayor, 1 - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Edukiera
576
Sarreren salmenta telematikoa