Nola iritsi eta mugitu

Aireportuak

Donostiako Aireportua (EAS)

Hondarribian dago, Bidasoa ibaiaren estuarioaren ondoan, Donostiatik 22 km-ra. Donostiako Aireportuak 5 helmuga eskaintzen ditu (Madril, Bartzelona, Kanaria Handia, Sevilla, Tenerife Iparraldea), 4 konpainia ezberdinekin.

Garraio publikoan irits gaitezke bertara; izan ere, Ekialdebus eta Lurraldebuseko linea ugarik hainbat udalerrirekin (Hondarribia, Irun, Errenteria, Donostia...) lotzen dute aireportua.

Aireportuko aparkalekua estrategikoki kokatuta dago, terminaletik metro gutxira. Bi minutuan lasai asko irits daiteke bertara. Donostiako aireportuan taxi geltoki iraunkor bat dago, bai eta autoak alokatzeko enpresak ere.

Aireportuko informazio gunean panel finkoak eta gailu elektronikoak daude, eta gune hori Eusko Jaurlaritzaren informazio turistikorako gunean dago txertatuta, iritsieren atartean.

Datu interesgarriak

Helbidea
Calle Gabarrari, 22 - 20280 Hondarribia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Distantziak kilometrotan

Donostiatik 22 Kilometrara, Bilbotik 119 Kilometrora eta Gasteiztik 118 Kilometrara

Zerbitzuak

  • Autoen alokairua
  • Autobusak
  • Taberna/kafetegia
  • Kutxazain automatikoa
  • Metereologia Institutu Ofiziala
  • Merkataritza-informazioko bulegoa
  • Parkinga
  • Polizia
  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Galdutako ekipajeen zerbitzua
  • Taxiak
  • Telefono publikoa