Getariako Txakolin-uzta berriaren aurkezpena
Getaria
Urtero legez, jatorrizko deituradun Getariako Txakolinaren uzta berria aurkeztuko dute Getarian urtarrilaren 17an, San Anton egunean.
Txakolin Egunari hasiera emateko, meza egingo dute San Salvador elizan. Ondoren, uztaren aurkezpen ekitaldi ofiziala egingo dute Getariako pilotalekuan, eta hara bertaratzen direnek 1.000 botila txakolin baino gehiago dastatzeko aukera paregabea izango dute, hogei bat upeltegiren eskutik.
Horrez gainera, bertako jateko tipikoak (antxoak eta hegaluzea, esaterako) eta Getariako jatetxe eta tabernek prestatutako pintxo bikainak ere gastronomia onaren zaleen gustukoak izango dira. Txakolinaren munduarekin lotura duten lagunak eta elkarteak "Mahasti Jaun" izendatzen dituzte urtero, eta horiei, brontzezko eskultura txiki bat ematen diete. Arratsalderako herri-kirolen erakustaldiak antolatu dituzte, eta trikitilari eta bertsolariek girotuko dute ospakizuna.