San Pedro jaiak Mundakan
Mundaka, Mundaka
21 ekainaren
6 uztailaren
Urtero ohi denez, Mundakak San Pedro jaiak ospatuko ditu.
Egun handia ekainaren 29a da, jaiak ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 6an amaituko badira ere. Egun horietan denetarik izango da, kontzertuak, musika banda, txosnak… baina herri zoragarri hau barru-barrutik ezagutu nahi izanez gero, ezin dira huts egin San Pedro prozesio ospetsuak, Aurreskua, gaita-joleak, buruhandien kalejira edo kukaña.
Ekainaren 29an ekitaldi nagusia egin ohi da: Meza Nagusia udalbatzarekin. Herriko abesbatzak Eslavaren “Tu est Petrus” kantatuko du. Ondoren, San Pedro Prozesioa egingo da, eta Aurreskua dantzatuko dute Santuaren eta agintarien aurrean.