Durango

San Fausto jaiak

Kokapena Basauri, Durango

10-19 urriaren

San Fausto jaiek ospe handia dute gurean, batik bat, Basaurin eta Durangon. Hala, urriaren 11tik 19ra bitartean jai giroak Basauriko kaleak hartuko ditu, eta, urtero legez, zurrakapote ezaguna protagonista nagusia izango da. Edari hori prestatzeko, ardo beltza limoiarekin, azukrearekin eta kanelarekin nahasten dute Basauriko koadrilek. Egunotan lonjetara porroiarekin bertaratzen direnek doan (bakoitzak nahi duen diru kopurua eman dezake) eskuratuko dute.

Durangon hilaren 10etik 19ra ospatuko dituzte jaiak. Bi udalerrietan bertsolariek, trikitilariek, dantzariek, dultzaineroek eta txistulariek kaleak girotuko dituzte, eta haurrentzako jarduerak, lehiaketak, dastatze-saioak, herri-bazkariak, mikologia erakusketak, erromeriak eta kirol txapelketak (herri-kirolak, saskibaloia eta arku-tiroa, adibidez) egongo dira.

Ezinbestekoak hurbil