Sagarrak

Errezilgo Sagarraren Azoka

Kokapena Errezil

7 abenduaren

Urtero, abenduko lehen igandean, Sagarraren Azoka egiten dute Errezilen.

Oso egun berezia da hori Urola Kostako udalerri horretako biztanleentzat, eta Errezilgo sagarra edo Ibarbi sagarra (batzuen ustetan Gipuzkoako sagarrik onena da) sustatu eta ezagutzera ematea du xede nagusi. Fruta horrez gainera, sagarrez egindako produktu ugari eskura ditzakete Errezilera bertaratzen diren lagunek: sagardo naturala, marmelada, konpota eta postre bikainak, batzuk aipatzearren.

Hori gutxi balitz, antzina sagardoa egiteko erabiltzen zuten prozesu konplexua urratsez urrats erakusteko saio praktikoa antolatu dute, eta artisautza produktuak ere salduko dituzte azokaren baitan.

Ezinbestekoak hurbil