Orbea Gravel Rioja Alavesa 2025
Laguardia
Orbea Gravel Rioja Alavesa gravel txirrindularitzaren jaialdirik handienetako bat da, mundu osoko zaleak biltzen dituena eta Arabako Errioxako ingurunea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duena. Kirol proba bat baino gehiago, natura, kultura eta gravel txirrindularitzarekiko pasioa uztartzen dituen ekitaldia da.
Egun batzuetan zehar, mundu osoko txirrindulariek ibilbide ikusgarriak egingo dituzte upeltegien artean, aztarna megalitikoen ondotik eta Kantabriako mendilerroaren panoramika paregabeekin.
Kirolaz gain, esperientzia osatzeko ardo-dastaketak eta eskualdeko tradizio ardogilea zein ondare aberatsa gertutik ezagutzeko aukera ere izango da.
Txirrindularitzaren eta enoturismoaren zaleentzako hitzordu ezinbestekoa. Prestatu zure bizikleta eta gozatu paisaiaez!