Ondarroa

Ondarroako Arrantzale Eguna

Kokapena Ondarroa

17 abuztuaren

Ondarroako jaietako egunik adierazgarrienetako bat dugu Arrantzale Eguna.

 

Urtero legez, abuztuaren 17an Bizkaiko kostaldeko udalerria itsas urdinez jantziko da bere egutegiko festarik handiena ospatzeko. Tradizioari jarraiki, mahoizko jantziek eta abarketek kolorez beteko dituzte kaleak eta koadrilak tabernaz taberna ibiliko dira.

 

Festa goizean hasiko da, eta etxeko txikientzako jarduera anitz egongo da, baita kalejira, dantza emanaldiak, erromeriak eta piroteknia-ikuskizun bat ere, familia osoaren gozamenerako. Kortzeleko Mamuek gauerdian esango diete agur ondarroarrei.

 

1957an herriko gazte batzuek hasitako ohiturari eutsiz, aurten ere, Ondarroak ateak zabalduko ditu eguna jai giro ezin hobean igaro nahi duen oro hartzeko.

Ezinbestekoak hurbil