Ekitaldiak

Ekitaldiak

Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez

  • Néstor Basterretxea

Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez

Donostiako Tabakalera Arte Garaikideko Nazioarteko Zentroko Kutxa Kultur Artegunea aretoak aurkezten duen erakusketa honetan, Nestor Basterretxearen argazkigintzaren askotariko erabileretan barrena ibilbide heterogeneoa egiten da, “artxibo” izaera abiapuntu hartuta eta arazo bihurtuta.

 

Peio Agirre da komisarioa, eta elkarren artean lotura duten bi zatiz osatzen da erakusketa: ikus-entzunezko dokumental/saiakera bat, eta artista garrantzitsu honen argazki adierazgarrien laginaren aurkezpena; Basterretxearen lanak Euskadiko hainbat tokitan aurki daitezke, hala nola Arantzazuko Santutegian eta bere sorterri Bermeon.

 

Erakusketa osatzeko, Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek Nestor Basterretxearen etxeko filmen artxiboan oinarrituta egin duten proposamena aurki daiteke.

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Lekua: Tabakalera. Plaza de las Cigarreras, 1 / Donostia / San Sebastián
Data: 2020/03/06 - 2020/10/12