Katxiren iraulketa (argazkia: Udala)

Katxiren iraulketa

Kokapena Oyón-Oion

21-22 urtarrilaren

Oiongo San Bizente eta San Anastasio jaietan antolatzen diren jardueren artean Katxiren iraulketak merezi du aparteko aipamena.

 

Arabako Errioxan kokatutako herri honetako pertsonaiarik ospetsuena dugu Katxi. Zaila da haren jatorria zehaztea, baina idatzizko lehenengo aipamena 1676. urtekoa da. Katxiren janzkera aldatuz joan da urteen poderioz; gaur egun, marra gorri eta berdedun feltrozko jantzia, mota bereko txanoa eta azeri-larrua daramatza. Mahuketan "El Cachi" izena darama idatzita, eta, sorbaldan, "Viva San Vicente. Oyón-Oion" leloa.

 

Urtarrilaren 21ean eta 22an egin ohi dute antzezkizuna, herriko parroki-elizaren eta Udaletxearen aurrean. Parroki-elizaren aurrean egiten dutena da garrantzitsuena. Elizaren atarian oiondarrek multzo bat osatzen dute, agintariak, udaleko nahiz elizako ordezkariak eta haurrak lagun dituztela.

 

Habaneraren soinua hasi bezain pronto, Katxi erdian jartzen da, etzanda, kultura-sailburuaren aurrean. Azken horrek, Oiongo bandera Katxiren gainean mugitzen du. Pertsonaia bitxia banderaren azpian iraulkatzen da, eta, bukatutakoan, txanoa jaurtitzen du. San Bizente eta San Anastasio goraipatu ostean, eliza barruan sartzen dira guztiak.

 

Udaletxearen aurrean ere eszena bera antzezten du Katxik.

Ezinbestekoak hurbil