Santurtzi

Karmengo Jaiak

Kokapena Amorebieta-Etxano, Santurtzi, Barakaldo

9-22 uztailaren

Urtero legez, BarakaldokSanturtzik eta Zornotzak Karmengo Andre Maria omentzeko jaiak ospatuko dituzte uztailaren erdialdean. Era askotako ekintzak antolatu ohi dira bi udalerriotan, heldu zein umeen gozamenerako. Dena den, bakoitzak ukitu berezia ematen die Karmengo jaiei.

Santurtzin, esaterako, arrantza-munduarekin lotura estua dute Karmengo jaiek. Herritarrak arrantzalez janzten dira praka edo gona urdin batekin, eta kamiseta zuria nahiz koadrilaren kamiseta eramaten dute. Uztailaren 16an, zaindariaren egunean, Karmengo Andre Maria prozesioan ateratzen dute San Jorge elizatik kaira. Bertara iristean, txalupetatik lore-eskaintza egiten diete itsasoan bizia galdu zuten marinelei. Egun handia sardina-janarekin bukatzen da.

Bai Santurtzin bai Barakaldon, jaietako maskotek -Mentxu kaioa eta Jolin panpina, hurrenez hurren- eta herri bakoitzeko koadrilek garrantzi handia dute ospakizunetan.

Era berean, Zornotzako jaiak uztailaren 15etik (Karmengo Andra Mariaren egunaren bezpera) uztailaren 27ra (Santanatxu eguna) ospatzen dira. Egiten diren jarduera guztien artean, danborrada (helduena zein umeena) eta koadrilen desfilea nabarmendu behar dira. Santanatxu eguna berezia da zornotzarrentzat, eta herriko biztanleek asko baloratzen dute.

Santurtzi, Barakaldo eta Zornotzan ez ezik, Euskadiko beste hainbat txokotan omentzen dute Karmengo Andre Maria, hala nola, Donostiako portuan, Balmasedan, Bakion, Negurin, Lemoizen, Plentzian, Larrabasterran, Zallan (Karmen auzoa) eta Mungian.

Ezinbestekoak hurbil