Juan Sebastian Elcanoren lehorreratzea
Puerto, Getaria
Juan Sebastian Elcano 1522. urteko irailaren 6an lehorreratu zen Sanlucar de Barramedan (Cadiz) itsasontziz munduari lehendabiziko bira eman eta gero.
Gose, oinutsik eta zarpailez jantzita iritsi ziren bera eta beste 17 marinel. 1.124 egun lehenago Sevillan, Magallanes buru zutela, itsasoratutako 200 gizon baino gehiagoetatik bizirik geratu ziren bakarrak izan ziren.
Aurten, irailarean 6an, Getariako herriak bere seme kutuna omenduko du lehorreratzearen antzezpen zehatz baten bidez. Lau urtero, 1922tik, jende andanak herriko portua betetzen du Elcano, zarpailduta, Nao Victoriatik jaisten ikusteko beste 17 marinelekin batera. Antzezleak, kandelak eskuartean dituztela, elizaraino joaten dira Ama Birjinari eskerrak emateko. Ondoren, dotore jantzita, blasoi batez bere egitandia saritu zuen Carlos I enperadorearen aurrean agertu eta Elcanoren omenezko himnoa entzungo dute Getariako herritarren ahotsetan.
San Salvadorreko jai-egitarauaren barnean egiten dute, lau urtero, antzezpen historikoa. Horrez gain, Erdi Aroko azokak osatzen du eguna. Horrela, goizetik giroa sortu eta arratsaldean Juan Sebastian Elcanori harrera egiteko prestatzen da herria.