Gernikako babarrunak

Gernikako Babarrunaren Eguna

Kokapena Plaza Domingo Alegría , Gernika-Lumo

7 azaroaren

Ekainetik abendura bitartean, hilabete bakoitzeko lehen larunbatean, azoka monografiko bereziak antolatu ohi dituzte Gernika-Lumon. Hori horrela, Gernikako Babarrunaren Eguna egingo dute bertan azaroko lehen larunbatean.

 

Goiz osoan zehar egongo da irekita azoka. Urtero legez, 30 stand inguru jarriko dituzte, eta, horietan, bertako produkturik onenak erosteko parada izango da, hala nola fruta, barazkiak, gazta eta ogia. Horrez gainera, dastatze saioan udalerriari ospe handia eman dioten babarrunak probatzeko aukera aparta izango dute bertaratzen direnek. Eguneko egitaraua osatzeko herri-kirolen erakustaldia eta umeentzako jarduerak (jolasak eta puzgarriak, besteak beste) prestatu dituzte.

Ezinbestekoak hurbil