Gazta Eguna Turtziozen
Trucios-Turtzioz
1 azaroaren
Azaroaren 1ean gazta izango da protagonista nagusi Turtziozen, Enkarterri eskualdeko udalerriak urtero milaka lagun erakartzen dituen Gazta Eguna hartuko baitu berriro. Hainbat stand jarriko dituzte Turtziozko kaleetan, kalitatezko nekazaritza-produktuekin.
Euskal produkturik onenetako batzuk (tartean, gazta mota desberdinak eta txakolina) dastatzeko saioa egongo da, eta eskulangintza azoka ere jarriko dute. Horrez gain, eta urtero legez, gazta, euskal pastel, ogi eta stand onena aukeratzeko lehiaketa egingo da. Labur-labur esanda, gaztari eta gure produkturik onenei eskainitako azoka berezia dugu honako hau.